Oporretatik bueltan...
Beno, oporraldiak bukatuta, berriz ere zuekin gara. Material berria biltzen ari gara eta ahal dugunean dena modu ordenatu baten sartu.
Animo ta GORA BIZITZA!!
Beno, oporraldiak bukatuta, berriz ere zuekin gara. Material berria biltzen ari gara eta ahal dugunean dena modu ordenatu baten sartu.
Animo ta GORA BIZITZA!!
Hiletra errituen inguruko artikulu desberdinak bildu ditu Juan Germendia Larrañagak. Sarean horietako batzuk bilduta agertzen dira.
Hemen duzue lotura:
http://hedatuz.euskomedia.org/4227/1/68011029.pdf
Hemen duzue heriotzaren inguruko korto bat. Ikusi eta iriztia eman.
Bideoarako lotura:
Audio interesgarria heriotza diuna eskatzen denean zertaz ari garen jakiteko...
Audioa:
Kaixo guztioi,
Hemen duzue, heriotzari modu duin batean aurre egiteko eredua.
Entzun zauze, merezi duta...
Audioa hemen...
http://www.eitb.com/audioak/irratia/euskadi-irratia/osoa/325268/andoniren-azken-gabonak/
Kaixo guztioi!!!
Sentitzen dugu azken aldian berri askorik idatzi ez izana baina irakurketa eta buruari eragin ta eragin ibili gara. Esperientziak biltzen eta antolatzen gabiltza.
Zuek ere horren parataide izan zaitezkete.
Gure inguruan heriotza gertatu zaigunean, nola egiten diogu aurre? Zein estrategiaz baliotzen gara? Aportatu eta ikasi!!! Zenbat eta gehiago landu, dolua (bizi beharreko etapa) geroz eta lasaiagoa eta azkarrago bizi dugulakoan gaude!!!
Gu bi pedagogiok garatzeko asmotan gabiltza. Hala ere, heriotzaren pedagogia landu nahi dugu gehienbat. Izan ere, tresnak egunez-egun eta gaurdanik eraikitzen joan behar gara. Ez dugu zertan heriotza gertatuko unearen zain egon behar. Hurrengo egunetan lehen eztabaidetatik ateratako ondorioak blogean azaltzen joango gara.
Bagoazela,...
Aurrekoan esan moduan bigarren pausu bat ematera goaz. Iada kide batzuk bildu eta lanean hasi gara guztiontzatko erabilgarria izango den materialak sortzeko bidean. Hala ere, bloga egunez egun jazten jarraituko dugu, beraz, animo!
Kaixo blogariok!
Lehenik eta behin Mila Esker blog-ak izan duen zabalkundeagatik. Iada 1200 bat bisitari izan ditu blogak eta aportazio dexente jaso ditugu. Argi eta garbi ikusi dugu heriotzaren gaiak jende guztiari kezkak sortzen dizkion gaia dela eta hori ikusirik, egon diren aportazioetatik abiaturik material batzuk sortzeko asmotan gabiltz. Zuen kolaborazioa ezinbestekoa denez, zuen parte-hartze zuzena izan nahiko eta eskertuko genuke. Hala balitz, jarri gurekin harremanetan...
Bestalde, interesgarriak diren bibliografiak eta bestelako materialak zuei eskeintzen jarraitzeko asmoa dugu.
MILA ESKER GUZTIOI!!!!!! ta laister arte.
http://www.webposible.com/muerteyeducacion/index.html Haur hezkuntzan heriotza lantzeko auure-hurbilpena. http://www.alfinlibros.com/cas/index.php?op=1&pg=portada Heriotzaren inguruko liburuak topatzeko gunea. Tanatologiaren inguruko edozein berri aurkitzeko.
Heriotzaz modu batean edo bestan mintzo diren bibliografia zabl eta oso interesgarria. Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eskeintzen den ikasgai baten barruan agertzen zaigu bibliografia zabl hau.
Lotura:
http://www.uam.es/personal_pdi/stmaria/agustind/programas/didmuerte.pdf
Hemen duzue Plaxats, Izagirre eta Akordagoitiak Hik Hasi aldizkarian eginiko elkarrizketa. Elkarrizketa "Bizitzarako Hezi: galera, heriotza eta doluaren pedagogiaratznz" izenburupean bilduta dago. Etorkizunean sortu beharko litekeen pedagogi horren inguran zenbait ideia interesgarri ematen ditu.
Hemen lotura:
Heziketan heriotza lantzea planteatzen duen lantxo oso interesgarria aurkitu dugu sarean. Bertan, lan hau aurrera eramatearen beharraren garrantzia planteatzen da. Oso lan oinarrizkoa eta erreflexio oso ezinbestekoa planteatzen dituena.
Hemen duzue dokumentu horretara lotura:
Hemen duzue berrian artikulu interesgarri bat. Bertan ideia desberdinak agertzen baldin badira ere, guk pare bat azpimarratu nahiko genituzke.
-Heriotza geroz eta tabuagoa da, haurrengandik hasita ezkutatu egiten dugu.
-Jakin beharko genuke jaiotzen garenetik hiltzen ahal garela. Logikaz bizi beharko genuke heriotza, baina ez dugu onartzen.
Hemen duzue artikulurako lotura:
http://paperekoa.berria.info/plaza/2009-10-31/054/004/Heriotzaren_aurrean.htm
Ingelesez material interesgarriak topatu ditugu. Inork behar izanez gero jarri gureklin harremanetan eta bidaliko dizkizuegu.
Nola ulertzen dugu gorputza? Eta heriotza?Nola has gintezke heriotza gure artean lantzen? Naturaltasunez?
Eta tabuak? apurtu beharreko zehoer dira ala edozein fenomenoren ezaugarri sinpleak dira?
Gogoratu blog honetan eztabaida sustatzeaz gain, heriotza lantzen duten material (bibliografia) zerrenda egin nahi dugula ere. Hori bai, ikusten ari gara dagoen material gehiena dolua lantzeko (heriotza gertatu obdoren) matrialak direla. Material hauek interesgarriak baldin badira ere, guk HERIOTZA AURRETIKO HEZIKETAre inguruan lanketa egin nahi dugu. Gainera heziketa hau gure txikientzako soilik ez GU GUZTIONTZAKO ikasketa izan behar dugula uste dugu. Heriotzaren inguruan hezituta ez gaudela uste dugu eta!
Animo eta parte hartu!
Gure ideia dolua lantzea baino HERIOTZAREN HEZIKETA bat ematearen beharrean bideratu dugu.
Inoiz zuetako inork ikusi al du pertsonaren bat hilik? gure ikasleak, gure bizilagunak joan beharko al ginateke hildako pertsonak inoiz ikustera? Nik adibidez ez dut inoiz hildako pertsoinarik ikusi...
Zer iritzi duzue? Bideragarria al litzateke?
Urte berri on guztiori!
Azken egunotan oporralditxo batzuk hartu ditugu baina gaurtik aurrera bloga egunero berritzen jarraituko dugu.
Oporretaz gozatzea ere bizitzen jakitea da!
- Txiki-txikitatik jakin behar du haurrak heriotza bizitzaren parte dela, bizi garelako hiltzen baikara.
- Haurra egiarekin bizi bada, bizitzari aurre egiten ikasten du.
- Gure gizarteak, heriotzari dagokionez, erabateko higienizazio prozesua bultzatu du. Hiltzorian dagoena ospitalean lurperatzen dute: ahotik tutuak dariola eta ospitale usaineko geletan hil ohi da, zibilizaziotik urrun. Lehen, aldiz, gaixoa etxean hil ohi zen eta heriotza naturaren parte bezala sentitu eta bizi zen.
- Gaur egun, gure gizartean heriotza gure bizitzatik kanporatu behar dugun gaitza da (ala erakusten digute behintzaz).
- Ez ahaztu errito baten bitartez onartzen dugula gizaki guztiok heriotza.
- "Saber morir", Jabier Sádaba.
- "Enseñanzas para una muerte serena" Ramiro A. Calle.
Hemen duzue lotura:
http://www.gara.net/paperezkoa/20091223/173616/eu/Ekimen-bat-heriotza-lantzeko
Gara egunkariako azken orrialdean gure blogari buruzko iritzi artikulu bat. Mila esker guztiei zabaltzen laguntzearren...ta jarrai dezagun aportazioz josten ta mamitzen gai ezinbesteko hau.
MILA ESKER!!! berriz ere...
Funtsean ideia garrantzitsu bat plazaratzen du. Gainera gu ideia honekin bat gatoz:
«Haurra egiarekin bizi bada, bizitzari aurre egiten ikasten du».
Artikulua lotura honetan ikusi dezakezue:
http://www.gaur8.info/edukiak/20070707/27568/Haurrak-eta-heriotza
Patxi Izagirre psikoterapeutaren elkarrizketa topatu dugu. Bertan Heriotza Hezkuntzan zergatik landu behar den planteatzen du.
Elkarrizketa hemen:
Ideiak finkatzen:
1) Heriotzaz naturaltasunez hitz egitearen beharra. Hezkuntzan eta kalean, etxean eta lagunartean.
2) Heriotzaz gogeta propio bat garatzea, eguneroko bizitzaz gozatu eta BIZITZEN IKASTEKO.
3) Erlijioak heriotzaren prozesuan duen garrantzia finkatzea eta aztertzea.
4) "Betiereko gaztetasuna" ideiaren erabilpen maltzurra. Kontrolerako tresna?
5) ...
3) Nik pentsetot naturaltasun osuaz ein bidala berba honen gaixan ingurun,txiki-txikitxetik eta edozein eremutan (eskolan, kalin, etxin...) Argieuki bigau jaixoten gazen momentutik "zorrretan" daukauen gauza bat dala...
4) Txabi Arnal, Unibertsitateko irakasle batek Heriotzaren inguruan tesi bat egin du (blogeko kideok tesi hori bilatzen ari gara iada).
5)Aldizkari batek (Hermes), 31.zenbakian heriotzaren inguruko lau bat artikulu omen daude. Lotura ondorengoa:
http://dialnet.unirioja.es/servlet/listaarticulos?tipo_busqueda=EJEMPLAR&revista_busqueda=13099&clave_busqueda=233792
6) Haur hezkuntzan (behin heriotza gertatutakoan) umeekin heriotza lantzeko ipuin bat omen dago: Betiko du izenburua.
OHARRA:
Blog honek ematen dituen aukerak oso anitzak ez baldin badira ere, jende nahikotxok eman du iada bere aportazioa horrela planteatu diren idiea horiek guztiak laburbiltzen saiatuko gara. Horretarako aportazioa hauen esaldirik esanguratsuenak erreproduzituko ditugu.
1)El acto más importante de nuestra vida es vivir.
Aprender a vivir es lo que realmente necesita el ser humano actual.
2)heriotzaren kontzeptuaren atzean dagoen ulerkuntza defini beharkogenuke, gure jendarte ereduan gehien bat. eta benetan honen atzeanerlijioak eta honek bultztzen duen bizi ereduaren (salbazio:zerrensalbazioa?)gaineko hainbat murru zeintzuk diren azaltzea. nik uste dethori dela aeztabaida honen muina, eta elementu hauek analizatuz moduegokiagoan eztabaidatu genezake.
heriotzaz hitz egitean ere beste zalantza bat: umeetaz aritzenbagera, adibidez, metaforikoki hitz egn beharko genuke, alegia, etaadibidez, zure aita izar batean dago eta hortik zuri so egiten egongozaizu egunero,... edo eta modu argiago batez beti ere modu pedagogikobatez errealitate berriaz kontziente egin behar diogu? hori da kontua,errealitate hori ezkutatzea edo benetan errealitate horren jabe egitea.beste kontu bat izango litzateke neretzat pertsona helduei benetanheriotza errealitatean zer den azalerazi behar dugula.
Heriotza ulertzeko heziketa bat eskeini behar dugu gure eskoletan?
Heriotza gertatzean esku hartu behar dugu edo gure lana aurrez egin beharrekoa da?
Eztabaidarako planteatu ditugun esaldiak euskaratu dizkigu gaian interesatua dagoen kide batek. MILA ESKER!
“Hartan pentsatu ez dutenentzat baino ez da izango tristea Heriotza” (FÉNELON)
“Uniformetasuna heriotza da, dibertsitatea bizitza da” (M BAKUNIN)
“Guztiaren aurrean hiltzen dakienak, denean izango du bizitza” (GOETHE)
“Gure bizitzako ekintzarik garrantzitsuena heriotza da” Ernest Roman
"La muerte sólo será triste para los que no hayan pensado en ella" (FÉNELON)
"La uniformidad es la muerte, la diversidad es la vida" (M. BAKUNIN).
"Quien supiere morir a todo, tendrá vida en todo" (GOETHE).
DENOK DESBERDINAK GARELA USTE DUGU (BATZUK BESTE BATZUK BAINO GEHIAGO DIRELA,...) BAINA HERIOTZAN DENAK GARA BERDINAK?
IRAKASLEENTZAT:
Gure gelako neskatxa edo mutil bati ama hil zaio, minbiziak jota. Zein izan behar da gure lana? Soilik dolu horretan mimoak ematen lagundu behar diogu? Bestelako ekarpenik egin diezaiokegu umeari?
Ez al litzateke egokiagoa izango umea aurrez (heriotza gertatu aurretik) horrelako egoera baten inguruan prestatzea? Baina nola prestatzen da umea? Nola prestatu behar gara gu? Ba al dago materialik horrelako gaiak lantzeko?
ETA KALEAN?
Eta guri gertatzen baldin bazaigu? Gure inguruko lagunen bati, senideren bat hiltzen bazaio prest al gaude egoera horri erantzuteko?
Kaixo guztioi,
Txoko honek heriotzaren inguruan hezkuntzan, kalean, jendartean, EGUNEROKOTASUNEAN dugun hutsune handi eta beltz hori gutxitu eta KOLOREZ MARGOZTEA du helburu.
Gurean, heriotzaz NATURALTASUNEZ mintzatzea dugu helburu, gure seme-alabei heriotzan ere heziketa ahalik eta egokiena eman asmoz, EZTABAIDATU, BALIABIDEAK ESKEINI, eta elkargune bat sortzeko.
Irakasle eta gurasoei zuzenduta badago ere, edonork parte-hartzeko gunea ere badela uste dugu, heriotza guztiok bizi beharreko pausua delako eta beraz,GUZTIOK DUGULAKO ZER IRAKATSI eta ZER IKASI.
Horretarako, zuen laguntza ezinbestekoa da. Zuen aportazioen zain gelditzen gara.
Mila esker,
El acto más importante de nuestra vida es la muerte.
Ernest Renan
HERIOTZA ETA HEZKUNTZA
Noticias: Noticias